Edukira joan

Donald A. Glaser

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donald A. Glaser

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDonald Arthur Glaser
JaiotzaCleveland1926ko irailaren 21a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBerkeley2013ko otsailaren 28a (86 urte)
Hobiratze lekuaMountain View Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Ruth Bonnie Thompson (en) Itzuli
Lynn Bercovitz (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Teknologia Institutua
Case Western Reserve University (en) Itzuli
Cleveland Heights High School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaCarl David Anderson
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Carl David Anderson
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, neurozientzialaria, unibertsitateko irakaslea, asmatzailea eta neurobiologist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Michigango Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Fisika Elkartea

IMDB: nm4224991 Find a Grave: 120836894 Edit the value on Wikidata

Donald Arthur Glaser (Cleveland, Ohio, 1926ko irailaren 21a - Berkeley, Kalifornia, 2013ko otsailaren 28a) estatubatuar fisikaria izan zen.

Sorterriko Teknologia Institutuan atera zuen diplomatura, eta Kaliforniako Teknologia Institutuan eskuratu zuen doktoregoa. Michigango Unibertsitateko irakaslea izan zen 1949tik 1959ra, eta Kaliforniako Unibertsitatekoa, Berkeleyn, 1959az gero.

Fisikako Nobel saria irabazi zuen 1960an, zortzi urte lehenago asmatutako burbuila-ganberari esker. Glaserrek hainbat ikerketa egin zituen Wilsonen laino-ganberari buruz, eta ganbera haren hobekuntzatik sortu zuen bere burbuila-ganbera. Asmakizun horri esker, garrantzi handiko aurrerapenak egin ahal izan ziren fisika nuklearraren alorrean. Izan ere, ganbera horrek energia handiko partikulak geldiarazten ditu, eta, horrela, aukera dago partikulek egindako ibilbidea argazki bidez jasotzeko. Burbuila-ganberaren barruan, gas likido bat dago, eta, partikula nuklearrak gai horretan bonbardatzean, burbuilazko arrasto bat sortzen da, argazkitan jaso daitekeena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]